XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Baño Patxiku bera da, bi oietan agertzen dana.

Iñorrek, besteen mendean dagoanean, besteak berari ez agintzea nai luke, eta gora askatasuna! oju egiten du.

Bere atsegiña billatzen du.

Niorrek, agintari danean, besteak bere aginduak betetzea nai du, eta orrek atsegiñ ematen dio eta gora askatasuna! ojuak ez dio lengo atsegiña ematen.

Nik itz egiten du Patxiku beian dagonean eta goian dagonean.

Ori ez da kristau ona bezela ibiltzea.

Kristau onak JAUNGOIKOARI begiratzen dio; eta askatasuna, libertadea, eta legeak maite ditu Jaungoikoak nai duan neurrian, alkate danean eta eztanean, menpekoa danean eta agintari danean.

Ez degu zuzentasuna eta gure atsegiña bat egin bear.

PEDRO TA MITXEL.- Pedro, denda jabea zan.Mitxeleri esan zion:

- Ni enaiz saltzalle batzuk bezelakoa.

Gizon zintzo batek zerbait erosi eta ez ba du laster ordaintzen kontua biali egiten diote.

Zuk Mitxel, zer nai zenduan?

- Nik zapata pare bat.

- Ikusi ea ondo datorkizun...

-Bai, ondo daude.

-Orduan artu ta eraman.

-Agur, Pedro.

Mitxel lasa zegon bere zapata beriakin, baña zor zuana ordaindu gabe, ta ara non ateratzen zaion Pedro bidera... Mitxel, papertxo au zuretzat...

Baño Pedro, au da konpiantza? Lengo egunean zuk gizon zintzoai konturik bialtzen etziñiela ez al zenidan esan? Orduan zertara dator paper au?

- Begira, Mitxel; norbaitek ordaindu gabe iru illabete igarotzen edo pasatzen ba ditu, gizon zintzoa ez dala uste izaten det.

D. JUSTINIANO ETA PATXIKU ARDO.- D. Justiniano sendagilleak Patxiku Ardori esaten dio:

- Zuk eztezu sendakai edo erremedioa artu nai?

- Bai, jauna, bai; baño... ura dirudi, baño ur samiña...; ezin irentsi; beiñik bein ardoaren kolorea izango ba lu...

- Orduan erremedioa artuz ardo naparra edaten dezula pentsatu zazu.

- Ez litzeke obe izango ardo naparra edan eta bitartean erremedioa dala pentsatu?

- Ez, iñola ere.

Patxiku Ardo, ez ba dezu ardo zikiñ ori uzten, laster ilko zera.

Patxiku Ardo etxerako... Auek denborak!

Nork esan bear zuan olako gauzak entzun bear genituala!

Ardoa zikiña deitu!

Au mundua! Auek dituk entzutekoak!